Gorbeiako KBEra irteera dibulgatiboa

Life Oreka Mendian markoaren barruan, pasa den martxoaren 16an, larunbatarekin, antolatu zen landa-irteera bat Gorbeiako KBEra. Bisitaren helburua bikoitza izan zen. Alde batetik, Life Oreka Mendian proiektua eta hari esker egiten ari diren ekintzak ezagutzera eman eta, beste alde batetik, Amador Prietoren eskutik, Euskal Herriko botanikan aditurik handienetako baten eskutik, mendietako larreen habitat eta espezie ohikoenak jendarteratu.

30 bat pertsona etorri ziren Pagomakurrera eta ibilaldi zoragarria gozatu zuten Arrabako landak arte. Han jardun zuten hango mendi magal eta hezeguneetako balioen gainean, larre hauen aprobetxamenduaren mailakako uztearen ondorioak aipatu ziren eta gure mendietan nartzisoen bilketa masiboaz eta Cirsium eriophorum kardulatzaren inbasioaz kontzientziatu egin zen.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

clear formPost comment