LIFE OREKA MENDIAN VI Koordinazio Mahaiak Derion 70 parte hartzaile baino gehiago batu ditu

Martxoaren 27an, asteazkenez, LIFE OREKA MENDIAN VI Koordinazio Mahaia izan zen. “SASIAK KENTZEA: non, noiz eta nola” gaiaren inguruan aritu ziren. Mendian egiten den esku-hartze honen inguruan praktika onak ezartzea izan zuen helburu eta interes handia sorrarazi zuen teknikari, abeltzain, basozain eta ikertzaileen artean. Euskal mendien mailakako sasitzeari aurre egin eta larreen produkzioa handitzeaz gain, LIFE OREKA MENDIAN-en barruan praktika hau sartzeak artzainen habitaten funtzionaltasun ekologikoa hobetzea nahi da.

Asmo horrekin habitaten zatikatzeak dakartzan arazoen inguruan hitz egin zen, Kantabrian garatutako praktika onen adibide praktikoen inguruan, baita Nafarroan eta Gorbeian sasiak kendutako guneen exekuzio eta mantentze eraginkorra lortzeko egiten diren jarraipenen inguruan ere. Gainera, lan-taldeetan egindako bigarren zati batean parte hartzaileen iritziak jaso ziren, baita inkesten bidez lortutako zeharo baliotsua den informazioa ere. Informazio horiek kontuan hartuko dira proiektuak aurreikusten duen Artzain Habitaten Babeserako Praktika Onen Eskuliburuan.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

clear formPost comment