LIFE OREKA MENDIAN proiektuko bazkideen bisita Fagus-Alkiza toki mailako ekimenera

Martxoaren 20an, Neiker, Hazi Fundazioa eta Arabako Foru Aldundiko langileak Alkiza herri gipuzkoarrera joan ziren, Fagus-Alkiza proiektua lehen eskutik ezagutzera. Proiektu hau bertako udala bultzatzen ari da. Fagus-Alkiza proiektuak hiru zutabe ditu: natura (biodibertsitatea babestu eta handitzeko helburuarekin), gizakia (garapen jasangarria lortzeko) eta kultura (landaguneetan kultura sustatzeko asmoz). Alor hauek ondo azalduta daude izen bereko Interpretazio Gunean. Gune hau Hernio-Gazume KBEren eskaparatea izateaz gain, topagunea ere bada, ikasleena zein zutabe horiek garatu nahi dutenena Alkizako udalerrian.

Marko horretan, Fagus Alkizak helburu du herri horren ondare naturalaren zati handi bat berreskuratzea, Hernio-Gazume KBEren barruan dauden mendietako larreak adibidez. Larre hauek aldameneko lur-zatietan kokatuak daude eta gehien bat jabetza pribatukoak dira (azken urteotan Udalak bere egin ditu horietako batzuk), eta sasiz eta otez beterik daude. Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzei esker, ireki eta berreskuratu egin dira larreen 15 hektarea eta, gainera, ura hartzeko gunea ere eraiki da. Jabe eta balizko erabiltzaileen arteko bitartekaritzak posible egin du gaur egun 5 abeltzain larre hauetara eramatea euren abereak. Horrek sasiz gabeturiko larreak mantendu eta berreskuratzeko laguntza dakar.

Gainera, Fagus-Alkiza proiektua harago doa. Izan ere, helburua ez da bakarrik artzain habitat horiek berreskuratzea. Horrez gain, esku harturiko zona horietan biodibertsitatea handitzea ere badu helburu. Horri lotuta, udalak Naturtzaindia elkartearen parte hartzea badu. Elkarte horrek lurralde hori zaintzeko helburua du eta, bide horretan, sustatzen du, esate baterako, lur-zatien artean hesiak sortu eta mantentzea. Horrek abeltzainen kudeaketa errazten du (otearen kontrolerako karga optimoa) eta, era berean, lekuari lotutako fauna eta floraren biodibertsitatea sustatzen du eraginkorki. Beste jarduera esanguratsua da asketatik soberan dauden urekin urmaelak eraikitzea, anfibioen hazkuntza lagunduz.

LIFE OREKA MENDIANek tokiko ekimen hauek bildu eta sustatzea nahi da, interes handikoak direlako eta proiektuaren helburuekin bat datozelako.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

clear formPost comment