Oreka Mendian Gorbeiako Parke Naturaleko azokan

Maiatzaren 19an, igandez, Gopegin egingo da Gorbeiako Parke Naturaleko Azoka. Azoka honek, eskualdeko nekazaritza eta abeltzaintza produktuen erosle eta saltzaileen arteko topagunea izateaz gain, hainbat ekintza egiteko aukera emango du: multiabentura, antzerkia, umeentzako tailerrak… Oreka Mendian-ek ere parte hartuko du azokan: proiektuaren informazioa emateko postu batekin eta argazki erakusketa batekin. Ia 30 argazkiren bidez, mendietako larreen babes eta aprobetxamenduaren arteko lotura estua eta oreka lortu beharra islatu nahi izango dugu, baita berrikuntza eta tradizioaren artean ere, habitat baliotsu hauek desagertu ez daitezen.

Egitaraua

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

clear formPost comment