NEEMO-ren jarraipen-bisita proiektura

Ekainaren 19an, LIFE OREKA MENDIAN proiektuko bazkideek Arkautin egin zioten harrera Ainhoa Daquistaderi, NEEMOkoa, EASMEk agindutako kanpo enpresa LIFE proiektuen garapenaren jarraipena egiteko. Jardunaldia bi zatitan banatu zen: proiektuaren ekintza guztien berrikuspen administratiboa Arkautin egin zen batzar baten bidez eta gero landa-bisita egin zen Arabako eta Gipuzkoako Foru Aldundiek Entzia eta Aizkorri-Aratza Natura 2000ko Espazioetan egindako ekintza batzuetara.

Batzarrean proiektuko bazkideek hartu zuten parte eta guztiek zuritu zituzten, NEEMOren eskariz, proiektuan entitateek dituzten datu administratibo eta finantzarioak.

Jarraipen bisita honek LIFE proiektuaren epealdi erdiarekin bat egiten du. Horren kariz, Bruselara bidali da erdiko Txostena. Denbora honetan ahalegin berezia egin da bazkideen arteko koordinazio administratiboan, baita komunikazio ekintzak martxan jartzeko ere. Artzaintza-larreen habitatak babesteko ekintzak egin ahal izateko beharrezkoa izango da presta-lan gogorra egitea, mendietako larreen egoeraren diagnostikorako informazio bilketan eta babesteko ekintzak eurak planifikatzean oinarritu dena.

Proiektuan parte hartzen duten 15 KBEetan inplementatzen ari dira ekintza horiek guztiak, hori bai intentsitate ezberdinarekin. Tokiko eragileen parte hartzea, bazkaren produkzioa kontrolatzeko monitore bidezko zaintza, emaitzen jarraipena, metodologia berritzaileen erabilera eta Europako proiekzioa dira, besteak beste, LIFE OREKA MENDIAN proiektuaren barruan lantzen ari diren esparruak.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

clear formPost comment