Urkiolako KBEra bisita dibulgatiboa

2019an zehar, Life Oreka Mendian markoaren barruan, 7 landa-irteerak antolatu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako babestutako espazio naturaletan. Guztira 120 pertsona inguruk hartu du parte. Bisiten helburua bikoitza izan da. Alde batetik, Life Oreka Mendian proiektua ezagutaraztea, baita horri esker egiten ari diren ekintzak ere, eta, beste aldetik, Euskal Herriko aditu botanikoei esker, habitatak eta mendiko larreetako ohiko espezieak dibulgatzea.

Iragan den irailaren 15ean, domekarekin, aurten antolatutako azken irteera egin da Urkiola KBEtik. 30 pertsonatik gora hurbildu ziren Urkiolako Santutegira eta txango didaktiko zoragarria gozatu zuten Pol-Pol iturriraraino, Urkiolamendi menditik igotzen. Ibilbidean zehar, besteak beste, ekarri ziren hizpidera inguruetako mendi belardien baloreak, larre hauen aprobetxamendua mailaz mailako uzteak dakartzan ondorioak, kardulatzaren (Cirsium eriphorum) inbasioak dakartzan arazoak, artzaintzaren produkzioan basurdeak eragindako kalteak, eta abar.

Bisita hauek izan duten harrera onari esker, 2020an Life proiektuari lotutako Arabako babestutako espazio naturaletan tankera honetako ekintzak egitea aurreikusten da.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

clear formPost comment