Argazki erakusketaren ibilbidea

Oreka Mendian elkartearen argazki erakusketak bere ibilbidea jarraitzen du Gipuzkoako parketxe sarean barrena. Argazki sorta hori Lizarrustin izan zen irailean, eta urrian Arantzazun, Aralarko Parke Naturaleko eta Aizkorri-Aratzeko bisitarien zentroetan, hurrenez hurren.

Joan den ostiraletik hilaren amaierara arte, argazki-erakusketa Pagoetako Iturraran parketxean egongo da ikusgai. 30 irudiren bidez, mendi-larreen kontserbazioaren eta aprobetxamenduaren arteko eta berrikuntzaren eta tradizioaren arteko lotura estua eta oreka lortzeko beharra adieraziko da, habitat baliotsu horiek desager ez daitezen. Erakusketan, gainera, Life Oreka Mendian proiektuan egindako emanaldien bideo bat eta irudiak daude.

Aurreikuspenen arabera, abenduan zehar Anduetza parketxean egongo da erakusketa (Aizkorri-Aratzen berriro ere) eta urtarrilean Arditurrin (Aiako harria) amaituko du bere ibilbidea

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

clear formPost comment