LIFE Ponidzie (Polonia) proiektuko bisita jaso dugu

Poloniako abeltzaintzaren babesean eta kudeaketan adituak diren lau kidek bisitatu dituzte LIFE OREKA MENDIAN proiektuko ekintzak. Urteko lehen elurteak ez du talde hau desanimatu, LIFE Ponidzie HAZIk koordinatzen duen proiektu oso antzekoa amaitzen ari baitira. Euren kasuan, larreen habitatak babestea bilatzen dute abeltzaintzaren bidez, nahiz eta zailtasun handiei aurre egin behar izan dieten. Euren eskualdean, abeltzaintza estentsiboak, batez ere ardienak, hamarkadak daramatza gainbehera nabarmenean. Izan ere, ziklo produktibo osoa berreskuratu behar izan dute: hazkuntza, maneiua, instalazioak … Gainera, proiektuaren barruan produktuen sustapena egin behar izan dute (kasu zehatz honetan okela), euren inguruan gutxi ezagutzen zelako.

Bisitan interesa izan dute Euskadiko abeltzaintza sektorearen nondik norakoen gainean, baita natura babesteko estrategien gainean zein tokiko produktuak sustatzeko estrategien gainean ere. Euren emaitzen epe luzeko bideragarritasuna lortzeko oso aipagarriak diren kontuak dira. Izan ere, momentu honetan hasiko dute proiektu berri bat, aurrekoa baino handinahiagoa.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

clear formPost comment