LIFE OREKA MENDIANen presentzia LURRAMAko “La ferme Pays Basque” azokan

Euskal Herriko Laborantza Ganbara eta Akitaniako Natur Guneen Kontserbatorioko LIFE OREKA MENDIANeko kide frantziarrek proiektua hedatzen lagundu dute, eta horri buruzko informazioa banatu dute LURRAMA azokan ipini zituzten standean.

Aurten, Lurrama azoka Biarritzen izan da, azaroaren 16-17-18an. Bere helburu nagusia Euskal Herriaren esparruaren barruan abeltzaintzako ustiategietan bizitza eta bertako produktuak hiriko jendeari hurbiltzea da. Horretarako, landa-eremuko lanen erakustaldiak (gurin eta gaztaren fabrikazioa, ile-moztea, erlauntzetan lanak, besteak beste), lehiaketak, animazioak, umeentzako tailerrak, hitzaldi teknikoak, tokiko produktuen azoka eta dastaketak egin dira.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

clear formPost comment