100 parte hartzaile baino gehiago Proiektuaren Tarteko Mintegian

2018ko azaroaren 26an egin zen, Gasteizko Artium Museoan, “Artzainaren papera. Mendiko larreak babesteko tradizioa eta teknologia” izenburuko Tarteko Mintegia.

Goizean zehar, mendiko larreak nekazaritzarako eta abeltzaintzarako erabiltzeko egun dauden aldaketekin eta horietatik eratorritako kontserbazio arazoen inguruko hainbat alderdi azaldu ziren. Halaber, arazo horiek gutxitu eta mendiko ustiaketen iraunkortasunerako Europa mailan burutzen ari diren zenbait ekimenen berri ere eman zen.

Arratsaldean zehar, berriz, jarraipen tresna berritzaileei dagokienean, OREKA MENDIAN proiektuan gertatzen ari diren aurrerapen garrantzitsuenen inguruko txostenak aurkeztu ziren, batez ere larre-guneen kontserbazioan erabiltzeari begira, baina baita abeltzaintza jarduerari laguntzeko erabilera posiblerako ere.

Oso handia izan zen Mintegian parte hartu zutenen kopurua: 9 txostengile eta 106 parte hartzaile hainbat lekutatik eta oso interes desberdinekin etorriak (unibertsitateetako irakasleak, teknikariak, euskal erakundeetakoak, nekazaritza ikerketako zentroetakoak, nekazaritza kudeaketako zentroetakoak, landa garapenerako elkarteetakoak, abeltzainak, mendian interesak dituzten GKEak, etab.). Horrela, bada, LIFE OREKA MENDIAN proiektuak mendiko larreen kontserbazioan diharduten eragileen koordinazio lana egin zuen, batetik, eta, bestetik, proiektuaren helburu garrantzitsuenen eta orain arte proiektuan lortutako aurrerapauso nabarmenenen hedapena egin zen.

Hitzaldiak

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

clear formPost comment