Aizkorri-Aratz Parke Naturala: LIFE OREKA MENDIAN proiektuaren jarduerak bertatik bertara erakusteko topagunea

Proiektuaren Tarteko Mintegiaren barruan antolatutako landa bisitak 80 lagun bildu zituen, azaroaren 27an, Aizkorri-Aratz Parke Naturalean.

Parke Naturaleko Parketxera egindako bisitaren ostean, parte hartzaileak 4×4 ibilgailuetan banatu ziren landa bisita hasi ahal izateko. Baldintza meteorologikoak, egun eguzkitsua eta haize gabekoa, oso onak izan ziren aurreikusitako egitaraua bete ahal izateko.

Lehendabizi, geldialdi bat egin zen Arabako gunean bertako Arabako Foru Aldundiak duen arlo bat ezagutzeko. Bertan mendiko larreak eta txilardi azidofiloa berreskuratzeko mosaiko eran kendu ditu sastrakak. Zonalde honetako abeltzainek erabil dezaten bultzatzeko, gaur egun oso gutxi  erabiltzen den uraska bat ere ikusi zuten.

Jarraian, Urbiako zelaietara igo zen, eta han Maria Eugenia Amenabarrek, Gipuzkoa eta Arabako Partzuergo Orokorraren kudeatzaileak, azalpen batzuk eman zituen partzuergoaren erabilera tradizionalaren inguruan eta baita egun bertako artzainek dituzten arazoei buruz ere.

Ondoren, Gipuzkoako Foru Aldundiak 2015ean eta 2017an sastrakak kendu zituen otadi gune bat bisitatu zen. Gune horretan LIFE proiektuaren barruan jarraipena egiteko hainbat lursail daude. Isabel Albizuk (NEIKER) y Vicente Ferrerrek (Belardi) jarraipen hori egiteko erabiltzen den metodologiaren inguruko azalpenak eman zituzten. Inguru berean, ARC enpresak dron bidezko hegaldi bat egin zuen, argazki laginak doitasun handiz lortzeko teknika hori erabiliko baita proiektuan, sasitze prozesuaren jarraipena egiteko metodo berri bat testatzeko, aipatu lursail finkoen ibilbideetako lore-laginen osagarri.

Azkenik, Mikel Etxezarreta eta Eli Arrillaga artzainek beraien txabolako ateak ireki eta zehaztasunez eman ziguten beraien eguneroko lanen berri, alboko gaztandegian Mendiko Gazta etiketarekin gazta nola egiten duten azaltzearekin batera. LIFE OREKA MENDIAN proiektuaren mintegiko parte hartzaileen arteko truke egun zoragarria bukatzeko zer hobea aipatu gazta dastatzea baino eta horrela bukatu zen eguna.

Argazkiak

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

clear formPost comment