Bizkaiko NGBetan proiektuaren irteera dibulgatiboak

Life Oreka Mendiaren markoaren barruan, pasa den urtarrilaren 12an landa bisita antolatu zen KBE-Ordunten barrena. Bisitaren helburua bikoitza izan zen, alde batetik, Life Oreka Mendian proiektua eta hari esker egiten ari diren ekintzak ezagutzera ematea eta, bestetik, Amador Prietoren eskutik, Euskadin botanika aditurik handienetako baten eskutik, Salduero inguruko paduretako habitat eta ohiko espezieak jendarteratzea. Guztira, 17 pertsonak ibilbide didaktiko bikainaz gozatu zuten.

Esperientzia otsailaren 3an Urkiolan eta martxoaren 16an Gorbeian errepikatu egingo da. Izena eman nahi baduzu, deitu 946 814 155 telefonora Urkiolako irteerarako eta 946 739 279 telefonora Gorbeiako irteerarako.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

clear formPost comment