Sastraka kentzea Daphne cneorum kontserbatzeko

Daphne cneorum txilardi lehor azidofiloetako espezie tipikoa da (COD EU 4030) eta Euskadin “Desagertzeko Arriskuan” kategorian sailkatuta dago. Euskadiko 2000 Natura Sarean sartuta dauden landare horren populazio bakarrak Aiako Harriko KBEan daude, eta kontserbazio arazo larriak dituzte, landarediaren dinamikagatik, sastraka eta otea haztearen ondorioz landareak “ito” egiten baitira.

Duela urte batzuetatik hona, Gipuzkoako Foru Aldundia, Irungo Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, eta Aranzadi Zientzia Elkartearen babes zientifikoarekin, populazio horiek zaintzen ari da, eta kontserbatzeko hainbat ekintza egiten, hala nola sastraka kentzea landare bakoitzaren inguruan, eta haziak jasotzea, ex situ ugaltzeko.

Aurten, Diputazioa Oiartzunen aritu da, LIFE OREKA MENDIAN proiektuaren esparruan, eta sastrakak garbitu ditu kontu handiz, Daphne cneorum landareen intsolazio bultzatzeko eta ugaltzeko. Landarean kontserbatzeko estrategia erronka bat da proiekturako, izan ere, hori lortzeko ekintzak Aiako Harriko KBEan aurreikusitako gainerako lanekin osatu eta bermatu behar dira, horien artean egonik mendi larreetako abereen karga Daphneren presentziara egokitzea.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

clear formPost comment