Oreka jasangarri bat lortzeko gakoak

Las claves para conseguir un equilibrio sostenible. Mejorar el conocimiento

Ezagutza hobetzea

Praktika jasangarriak mendiko larreetako habitaten kudeaketan (A1, E3)

Irizpideak bateratzea da helburua, 92/43EEE Zuzentarauaren Euskal Herriko, Frantziako eta Espainiako mendiko larreetan dauden habitaten eta espezieen helburuei, kontserbazio-ereduei eta erabilerari dagokienez.

Koordinazio-mahai tekniko/zientifikoak sortzen dira mendiko larreei buruz eta eskuragarri dagoen informazio guztia integratzea da asmoa, hau izan dadin emaitza: batetik, plangintza erraztea eta, bestetik, Euskal Herriko mendiko larreen kudeaketan praktika jasangarrienen baimen eta erabilerarako irizpideak bateratzea. Hori guztia Jardun Egokien Eskuliburuan adieraziko da LIFE proiektua amaitzean.

Larreetako ekoizpenaren Monitorizazio Sarea Batasunaren intereseko habitatetan (A3)

Larreetako ekoizpenaren monitorizazio-sare bat diseinatzea, abian jartzea eta mantentzea da helburua, ingurumenari eta jatorri antropikoari buruzko ahalik eta informazio (bariazio) gehiena laburbiltzea ahalbidetuko duena.
Hala, datu horiekin finkatu ahal izango da aztertutako eremu bakoitzean aziendak bazkatzeko erabilitako larreetako ekoizpena. Informazio hori ezinbestekoa da azienda-karga potentziala zenbatesteko, oinarria baita kudeaketa-eredu jasangarriak definitzeko.

Sastrakatzeak izan duen eboluzioaren monitorizazio-metodo berria LIDAR bidez (D4)

Mendiko larratze estentsiboaren eboluzio estrukturalaren adierazleen jarraipen-teknika automatizagarria abian jartzea da asmoa, ikuspegi geografikotik nahiz denboraren ikuspegitik kostu handiko landa-lanaren osagarri izango dena.
Elkarren segidako LIDAR hegaldiek emandako informazioaren bitartez, eta dron-hegaldiekin, mendiko larreetako azaleraren eta egituraren aldaketak detektatu eta kuantifikatu ahal izango dira. Era horretan, oso datu baliagarriak lortu ahal izango dira eskualde-mailan larreetako habitaten Kontserbazio Egoeraren jarraipena egiteko eta Habitaten Zuzentarauaren 17. artikulua betetzen lagunduko du.

Las claves para conseguir un equilibrio sostenible. Gestionar para conservar

Kontserbatzeko kudeatzea

Kontserbazio-ekintzen plangintza KBE bakoitzean (A2)

Larreetako Habitaten Kontserbazio Planak (LHKP) gainbegiratu edo, hala badagokio, landuko dira Euskadiko 5 KBEetako bakoitzean. Jabeen, abeltzain erabiltzaileen eta teknikarien partaidetzarekin, helburu den gune bakoitzean kontserbazio eta jarraipenerako Helburuak eta Ekintzak adostea da asmoa.
“Karga-gaitasuna”, “Larre-unitatea” eta abar bezalako kontzeptuen zerrenda lagungarria izango da kontserbaziorako egokiak diren helburuak finkatzeko, betiere kontuan hartuta muga fisikoak edo biodibertsitateari lotutakoak, landarediaren eboluzioa, larreen eskaintzaren eta eskariaren arteko oraingo oreka eta tokiko premia sozioekonomikoak.

Kontserbazio-neurriak abiaraztea KBE bakoitzean (C1 – C15)

Landutako epe labur/ertaineko Plangintzaren arabera (A2 ekintza), LIFE proiektuaren iraunaldian beharrezko ekintzak burutuko dira Natura 2000ko 15 lekuetako bakoitzean kontserbazio-helburuak lortzeko.
Hona hemen aurreikusitako ekintzetako batzuk:

  • Belar-sastrakak garbitzea.
  • Erakarguneak sortzea gutxiegi erabiltzen diren eremuak indartzeko aziendak erabil ditzan.
  • Lurzoru desegituratua duten larreetako habitatak leheneratzea.
  • Bazkatzeko azalera gehitzea gehiegizko larratze-guneetan presioa jaisteko edo suteen arriskua murrizteko.
  • Azienda kentzea larratzeko ez diren habitaten gainean inpaktuak edo higadura-arriskuak zuzentzeko.
  • Larratzeko guneetan habitat azonalak leheneratzea.
  • Informazio-panelak nartzisoen bilketa gutxitzeko.
  • Larreetako espezie inbaditzaileak kontrolatzea.
  • Aziendaren portaeraren jarraipena erakusteko ekintza eta bere eraginkortasuna sastrakatzea kontrolatzeko.
  • Erreketa kontrolatuak Moliniadun belardiak birsortzeko.
Las claves para conseguir un equilibrio sostenible. Seguimiento.

Jarraipena eta ebaluazioa

Proiektuaren ekintzek kontserbazio-helburuetan duten ondorioen jarraipena (D1)

Proiektuan garatzen diren ekintzen ondorioak ziurtatzea da asmoa, interbentzioen aurretik eta ondoren leku zehatzetan habitaten hasierako egoera alderatuz. Jarraipen-protokoloan ondokoak hartuko dira kontuan: habitaten hasierako egoera, helburu espezifikoa, esperotako emaitza, adierazleak eta ziurtapen-iturriak.

Erakusgarri izango den jarraipen bat ere egingo da, artaldeen portaeraren satelite bidezko arakatze-lanari lotutakoa (GPS lepokoekin), aziendaren kudeaketan eta sastrakatze-kontrolean lagunduko duten jarraibideak ezartzearren.

Proiektuaren eragin sozioekonomikoaren ebaluazioa (D2)

Proiektuaren ekintza desberdinak baldintzatuta dauden elementuen gainean burutzen dira edo eragile sozialek eta indar ekonomikoek jarduten duten horien gainean. Abiaburuko hipotesia hauxe da, baliabide naturalen aprobetxamendu iraunkorrak lagundu egiten duela marjinak hobetzen, edo ustiapenen inguruko ziurgabetasunak arindu ditzake gutxienez. Mendiko larreetako baliabideen aprobetxamenduak abeltzaintzako ustiapenetan dituen ondorio ekonomikoak ezagutzea da asmoa, eta horretarako txosten tekniko espezifiko bat igorriko da gai honen inguruan.

Oro har, zuzenetik ezagutu nahi da zein den abeltzaintzaren sektoreak duen pertzepzioa dagokion jardueraren gainean, eta hori elkarrizketen, inkesten, tailerren… bidez lortuko da, tokiko partaidetza-foroak erabiliz (E2 ekintza).

Proiektuak ekosistema-zerbitzuetan duen eragina ebaluatzea (D3)

Giza ongizateari dagokionez, proiektuaren ondorio onuragarriak nabarmendu nahi dira ekozerbitzuak ebaluatzetik abiatuta.
Era horretan, publikoak, teknikariek, erabiltzaileek eta arduradun politikoek jakin-min handiagoa erakutsiko dute proiektuaren aurrean, eta horrela bermatu ahal izango dira bere arrakasta eta iraungarritasuna.

Erreferentziazko esparru kontzeptualak hauek izango dira: Milurtekoaren Ekosistemen Ebaluazio programak, Espainiako Aktibo Naturalen Balorazioa eta Mapping and Assessment of Ecosystem Services.

Aldaketa historikoen ebaluazioa abeltzaintzako jardunetan eta paisaian (D6, A2)

Larratze-jardueraren joerak aztertzea da asmoa, jarduera horretan edo nekazaritzako eta abeltzaintzako jardueretan gertatutako aldaketek larreetako habitaten kontserbazio-egoeran eta paisaian izan dituzten ondorioekin alderatzen diren bitartean.

Helburu partekatu hori bi metodologia desberdin –desberdinak baina elkarren osagarri– erabiliz planteatzen da Ipar Euskal Herrian eta Hego Euskal Herrian: lehenengoan, artxiboko argazki eta datu pareak alderatuko dira; bigarrenean, berriz, landarediaren banaketa eta aziendaren eboluzioa garai desberdinetan alderatuko dira (A2 ekintzaren esparruan).

Iparraldeko Natura 2000 kontratuetan barne hartutako ekintzen eraginen jarraipena (D7, D1)

Helburua hauxe da, Iparraldeko Natura 2000 kontratuetan barne hartutako kontserbazio-ekintzen jarraipena egitea (Feader funtsek finantzatuak: abeltzainei egindako ordainketak borondatezko konpromisoengatik), LIFE honetan aurreikusitako sistema egokitzeagatik (D1 ekintza), kontserbazio-helburuen hedaduran duen eraginkortasuna balioesteko eta era horretan Frantziako 8 KBEtan kudeaketa egokitzailea ahalbidetzeko.

LIFE proiektuak ez ditu kontserbazio-ekintzak (C mota) barnean hartzen Frantziako KBEetan, baina jarraipen- eta komunikazio-ekintzak finantzatzen ditu eremu horietan, Europako beste tresna batzuen bidez behar adina finantzatzen ez diren horietan.

Las claves para conseguir un equilibrio sostenible. Participación

Partaidetza

Tokiko partaidetza eta hedapena (E2)

LIFEn barne hartutako KBEetako tokiko eragileen ahalik eta lankidetza handiena aurreikusita dago, eta haiek proiektuaren hasieratik eta berau irauten duen bitartean parte hartzea da asmoa. Jabeek eta erabiltzaileek proiektuaren parte sentitu behar dute kontserbazio-ekintzen garapenean elkarlanean aritzeko.

Aurreikusita daude proiektuaren aurkezpen orokorrarekin eta esparru bateratu baten ezarpenarekin zerikusia duten bilerak, KBE bakoitzeko ekintzen plangintzarekin eta abiarazpenarekin zerikusia duten tailerrak, elkarrizketa pertsonalak, guneen aurkezpena Patronatuei eta inguruko hedabideetan horren berri ematea.

Partaidetza, hedapen eta prestakuntza tekniko/zientifikoa (E3).

Teknikarien eta zientzialarien partaidetza aurreikusi da larreetako habitaten kontserbazioan praktika iraunkorrak zehazteari ekiteko, LIFE proiektuaren hasieratik bere emaitzak hedatzen diren arte.

Koordinazio-mahaiak eratuko dira interes handieneko gaiak eztabaidatzeko, Datu-baseak gainbegiratu eta osatuko dira, mendiko larreekin zerikusia duten argitalpen tekniko/zientifikoetakoak…

Proiektuaren emaitzen artean aurreikusita dago lantzea Jardun Egokien Eskuliburu bat, bi argitalpen zientifiko, eta OPMtan Larreen Planak lantzeko Gida bat.

Gainera, HAZI Fundazioak koordinatzen duen “Laneko prestakuntza” programaren barruan, interesgarritzat jotzen diren Prestakuntza Ikastaroak burutuko dira, teknikariei edo abeltzainei zuzenduak.

Proiekzioa eta prospekzioa Europan (E4).

Europa mailan proiektuak izan dituen emaitzak transferitzeko eta errepikatzeko estrategia finkatuko da, eta proiektu honekin zerikusia duten beste batzuen ondorioak integratuko dira.

Eginkizun horretan, zeregin erabakigarria du Euromontana bazkideak: txosten bat landuko du Europa mailan mendiko larreen erabilerari buruz, nazioarteko lan-taldeak eratuko dira eta nabaria izango da LIFEren presentzia 2018 eta 2020rako aurreikusitako Europako bi konbentzioetan.

Las claves para conseguir un equilibrio sostenible. Comunicación y sensibilización

Komunikazioa eta sentsibilizazioa

Gizarteari helaraztea mendiko larreen kontserbazioak duen interes sozioekonomikoa eta ingurumenari lotutakoa, bere mantenimenduan abeltzainek betetzen duten zereginaren balioa nabarmenduz (E1).

Loturiko zereginak Komunikazio Plan batean definituko dira, eta bertan planteatuko dira hedapenerako eta sentsibilizaziorako ekintzak, bazkide guztiek batera, koherentziaz eta programatuta aurrera eramango dituztenak.

Aldi berean, gizarte osoari helaraziko zaio proiektuari buruzko informazio guztia (justifikatzen duten arazoak, helburuak, ekintzak, emaitzak), EBko LIFE finantzaketa-tresnaren ikusgarritasuna bermatuz.