Ohar legala eta pribatasun politika eta Cookieak

Ohar legala

Web honen jabetza-eskubideak eta edukiak LIFE Oreka Mendian proiektuaren bazkideenak dira, zeinak edozein unetan eta aldez aurretik ohartarazi gabe, bertako informazioa, konfigurazioa edo aurkezpena aldatzeko gaitasuna beraientzat gordetzen duten.

Web honetan jasotako informazioari eman ahal zaion erabilera, egiten duenaren ardura da. Bazkideak ez dira informazioa ezagutu edo erabiltzetik ondoriozta daitekeen ezein ondorioren erantzule izango, eta bakarrik izango dute bere eskumenak zorrotz betetzeko aplikatu behar dituen lege-xedapenen ondoriozko jardueren gaineko erantzukizuna.

Bazkideek ere ez dute bere egiten, Web horri honetan azaltzen diren hirugarren orrietarako loturetara jotzeagatik edo horietan dauden edukien ondoriozko erantzukizuna.

Política de Privacidad y Cookies

Datu pertsonalen babesa

HAZI Fundazioa(aurrerantzean HAZI) erabiltzailearen intimitatearen errespetuarekin konprometitua dago. Horregatik, HAZIk legeak exijitzen dituen datu pertsonalen babes-neurriak hartu ditu, datu pertsonalen babeserako 15/1999 Lege Organikoaren garapen Araudia onartzen duen 1720/2007 Errege-dekretuan oinarriturik. Era berean, bere eskura dauden babes gehigarriko bitarteko tekniko guztiak erabiltzen ahalegintzen da. Ohiko bideari jarraituta, HAZIrekin harremanetan jartzeko datu pertsonalak eskatuko dira galdetegi baten bidez, eta bertan erabiltzaileari eskatuko zaio lege-oharra irakurri eta pribatutasun politika onartzeko. Horretarako, teknikoki check box deritzon kontrola erabiltzen da, eta horren markarik gabe erabiltzaileak ezingo ditu datuak bidali. . HAZI recoge exclusivamente la información personal en la medida necesaria para dar respuesta a las dudas, opiniones, quejas o sugerencias que los usuarios realicen sobre el proyecto Oreka Mendian.

HAZIk  erabiltzaileek egiten dituzten Oreka Mendian proiektuari buruzko zalantza, iritzi edo kexei erantzuna ematekobakarrik jasotzen du informazio pertsonala.

Sarbide, baliogabetze, zuzenketa eta kontrakotasun eskubideak
Erabiltzaileek sarbide, baliogabetze, zuzenketa eta kontrakotasun eskubideak aitortuak dituzte eta erabili ahal izango dituzte; horrez gainera, egindako lagapenen inguruko informazioa jasotzeko eskubidea ere badute, eta horretarako IKTrekin harremanetan jarri beharko dira, ondorengo helbidera idatziz eta legez eska daitekeen dokumentuaren (NAN, AIZ, pasaportea,…) kopia erantsiz: HAZI Fundazioa, Granja Modeloa z/g. 01192 Arkaute. Araba. Era berean idatziz lopd@hazi.eus posta elektronikoaren bidez Hazirekin harremanetan jarri ahal da aipatutako dokumentuak erantsiz.

Jabetza Intelektuala

Webgune honetan biltzen diren edukiak, irudiak, soinuak, testuak eta argazkiak Oreka Mendian proiektuko bazkideen edo haien hornitzaileen jabetzakoak dira. Ezagutza partekatzeko eta mendiko larreen kudeaketan interesa duten beste eragile batzuekin trukea bultzatzeko, askatasuna ematen da Webgune honetako edukietatik eratorritako lanak aipatzeko, erreproduzitzeko eta sortzeko, baldin eta iturria aipatzen bada.

Oharra cookieak

Jakinarazten dizugu, hazi.eus webguneak egoki funtziona dezan, nabigazio-sistemak zenbait nabigazio-datu (“cookieak”) erabiltzen dituela webgunearen erabiltzaileei zerbitzu pertsonalizatuago bat eskaini ahal izateko. Web orrietan eta aplikazioetan barrena nabigatzen denean nabigatzaileak gordetzen dituen testu-fitxategi txiki batzuk dira “cookieak”. Webgunearekin konektatzeko ordenagailuak erabiltzen duen IP helbidearen informazioa, eskatutako webgunearen URL helbidea, konexio-ordua eta erabiltzailearen ingurune informatikoaren sistema eragilearen inguruko beste parametro batzuk erdietsi daitezke horien bidez. Informazio hori saioa identifikatzeko bakarrik jasotzen da, webguneari buruzko analisia errazago egitearren.

haziren webguneak hirugarrengoen “cookieak” bakarrik erabiltzen ditu, hain zuzen ere Google Analyticsenak; webguneei buruzko estatistikak egiteko Googlek eskaintzen duen zerbitzu bat da. Google Analyticsek erabiltzailearen ekipoko informazioa jasotzen du aplikazioaren jarduerari buruzko txostenak erdiesteko, eta informazio hori Estatu Batuetako zerbitzarietan biltegiratzen du.
Nolanahi ere, izaera pertsonaleko datuak jasoz gero, sarbidearen IP helbidearenak bakarrik izango dira; jakinarazten dizuegu datu horiek haziren Fitxategi batean sartu eta bere ardurapean tratatuak izango direla. Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 15. eta 16. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz. Adierazten dizugu datuak eskuratzeko, zuzentzeko, baliogabetzeko eta aurka egiteko eskubideak erabil ditzakezula hemen: Granja Modelo z/g Arkaute 01192 (Araba).

Erabiltzaileari adierazten zaio Googlek informazio hori hirugarrengoei helarazi ahal izango diela, legeriak hala ezartzen duenean, edo hirugarrengo horiek informazioa Googlen kontura prozesatzen dutenean. Googlek ez du erabiltzailearen IP helbide hori beste daturen batekin erlazionatuko, eta, beraz, modu anonimoan egingo dute.