NEEMOren jarraipen bisita LIFE OREKA MENDIAN proiektuari

Ekainaren 21ean, LIFE OREKA MENDIAN proiektuko bazkideek Arkautin harrera egin zioten Ainhoa Daquistaderi, NEEMO enpresako kideari, LIFE proiektuen garapenari jarraipena egiten dion EASMEk izendatutako kanpo enpresako kideari. Jarduna bi zatitan banatu egin zen: goizez proiektuaren ekintza guztien gaineko berrikuspen administratibo eta teknikoa egin zen Arkautiko Kapera aretoan eta, arratsaldez, landa-bisita egin zen Arabako Foru Aldundiak 2017an Gorbeiako Parke Naturalean egindako jarduera batzuk ikusteko.

Batzarrean proiektuko bazkide guztiek hartu zuten parte (HAZI fundazioa, Neiker Tecnalia, hiru foru aldundiak, Euskal Herriko Laborantza Ganbara, Akitaniako Natur Espazioen Kontserbatorioa eta Euromontana). Eta haietako bakoitzak LIFE OREKA MENDIAN proiektuan bere ardurapean garatutako ekintzak aipatu zituen.

2016ko irailean hasita, LIFE proiektuaren iraupenaren heren bat igaro da dagoeneko. Tarte honetan ahalegin berezia egin da bazkideen arteko koordinazio administratiboa lortzeko,  baita Komunikazio Plana diseinatu eta martxan jartzeko ere. Kontserbazio ekintzak egiten ere hasi egin dira, baina beharrezkoa izan da aurretiaz prestatze lan handia, ekintzak eurak planifikatzen eta oinarri tekniko sendoak jartzen horietarako. Tokiko eragileen parte hartzea, bazka produzitzeko monitorizatze sareak ezartzea, emaitzen jarraipena, metodologia berritzaileak erabiltzea eta Europako proiekzioa dira, besteak beste, LIFE OREKA MENDIAN proiektuan nabarmentzen diren zenbait esparru.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

clear formPost comment