Life Oreka Mendian Proiektua

LIFE OREKA MENDIAN

Mendiko larreen ingurunean kontserbazio-estrategia bat garatzea, erabilera tradizionala iraunaraztea abiaburutzat hartuta.

Oreka bilatzea kontserbazio-interesen eta mendien erabiltzaileen interesen artean.

5 urte: 2016ko iraila – 2021eko azaroa

3.743.704 euro

%60 (2.246.223 euro)

  • HAZI Fundazioa
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Bizkaiko Foru Aldundia
  • Arabako Foru Aldundia
  • Neiker Teknalia
  • Euromontana Euskal Herriko Laborantza Ganbara
  • Conservatoire dÉspaces Naturels dÁquitaine

Euskadi: Jarduketen plangintza, abiarazpena eta jarraipena Natura 2000ko 15 Lekutan
Iparraldea: Jarraipena Natura 2000ko 8 Lekutan

Helburu Orokorra

LIFE OREKA MENDIAN proiektuaren helburu nagusia da estrategia partekatu bat garatzea Euskadiko Natura 2000ko 15 lekutan kokatutako mendiko larre-eremuak eta Iparraldeko 8 Kontserbazio Eremu Berezi kudeatzeko, kontserbazio-interesen eta mendien erabiltzaileen interesen arteko oreka bilatzeko asmoz. Proiektu honen bidez finkatuko dira oinarriak mendiko larreak kudeatzea lortzeko, Europa mailan nabarmen mehatxatutako guneak direla kontuan hartuta, eta haien kontserbazioa eta haietan elkar bizi diren habitaten eta espezieen kontserbazioa bermatzeko.

Eremu horien kontserbazio-arazoak larratzeko ustiatzeari utzi izanaren ondorioz datoz batik bat. Larrerako erabiltzeari utzi izanak eragin du zenbait eremutan Euskadin abeltzaintza estentsiboak tradizioz erabili izan dituen habitat naturalen kontserbazio-egoerak okerrera egitea: sastraka garatzea, espezie inbaditzaileak ezartzea, suteak gertatzeko gero eta arrisku handiagoa…

Egoera horren aurrean, LIFE OREKA MENDIAN proiektuak helburutzat du kontserbazio-estrategia bat garatzea, larreen erabilera tradizionalari eustea abiapuntutzat hartuta eta eremu horietako bazka-eskaintzaren eta abeltzainen erabilera-eskariaren arteko oreka bilatuz. Horretarako ondokoak inplikatuko dira: gune naturalen jabeak, erabiltzaileak, kudeatzaileak, adituak eta mendiko larreen kudeaketa integratuaren eta iraunkorraren tokiko eragileak.

Helburu espezifikoak

Europako Batzordeak duela gutxi landutako txosten batean adierazi denez, kontinenteko lurreko baliabideak erasaten dituen arazo handienetako bat da larratze urria, eta Euskal Herriaren kasuan txarra da abeltzaintza estentsiboak erabiltzen dituen habitaten kontserbazio-egoera.

OREKA MENDIAN proiektuak egoera hori arintzeko eta larreen egoera lehengoratzeko ondoko helburu espezifikoak ezarri ditu:

  • Habitaten eta espezieen kudeaketa-irizpideak finkatzea inplikatutako agente guztien artean eraginkortasuna eta koordinazioa hobetzeko.
  • KBE bakoitzean definitutako kontserbazio-helburuak betetzen direla ziurtatzea abeltzaintza-erabilera planifikatuz.
  • Larreen bazka-eskaintzaren eta abeltzainen erabilera-eskariaren arteko oreka lortzea.
  • Habitaten azalera, egitura eta funtzionaltasuna lehengoratzea, non sastrakek, gehiegizko larratzeak edo inpaktu puntualek erasandako eremuak detektatzen diren.
  • Abeltzaintzarako eta basogintzarako erabileren arteko oreka lortzea, eta horretarako larratzea mugatzea basoaren birsorkuntza-arriskuak edo lurzoruaren higadura gutxituko diren eremuetara.
  • Habitat kalteberak eta flora-espezie mehatxatuak berreskuratzea.
  • Flora inbaditzailea ezabatzea.
  • Eremu horien kudeaketa erraztuko duten eta haien kontserbazio-egoeraren jarraipena egiteko datuak ekarriko dituzten tresnak probatzea.
  • Jardun egokien gida bat finkatzea, kudeatzaileei erraztuko diena erabakiak hartzea erabilerak eta jarduketak baimentzeko garaian.
  • Gizarteari helaraztea eremu horiek kontserbatzeak eta larratzea iraunarazteak adierazten duten interes sozioekonomikoa eta ingurumenari lotutakoa.
  • Natura 2000 Sareko eremuen kudeaketa-eredu desberdinak erabiltzen dituzten Europako eskualdeen arteko esperientziak trukatzea.