Europar mendietako larreen kudeaketa iraunkorrari buruzko ikerketa: hautatu beharra dago kontserbazio eta errentagarritasun ekonomikoaren artean mendiko lareetan?

Pastoralismoa abeltzaintza estentsiboan oinarritutako aktibitate tradizionala da, mendiko eskualdeetan bereziki burutua. Abeltzaintza era honek balio agronomiko baxuko lurraldeen garapena ahalbidetzen du (sarrera zailekoak edo ez mekanizagarriak), zona hauetan aktibitate ekonomiko bat mantenduz. Era berean, pastoralismoak badauka paisaia zabalak mantentzearen abantaila, turismoaren eta biodibertsitatearen garapenean rol garrantzitsu bat jolasten, baita hondamendi naturalen prebentzioan ere. Hala ere, aktibitate pastoralaren jarraipenak zenbait zailtasun aurre egin behar ditu : zailtasunak kontextu ekonomikoarekin erlazionatuta, zailtasunak abereak mantentzeko landa nahikoa aurkitzean, zailtasunak modu eraginkorrean eta koherentean ganaduen larreak antolatzean urtaroen araberako erabileraran ingurumen arazo larriak izanik eta larreen beste erabiltzaileek eragindako presioa.

Oreka Mendian proiektuaren emaitzetako bat Europako mendietako larreetako kudeaketa iraunkorrari buruzko ikerketa sakon bat da, pastoralismoak aurre egin beharreko egungo erronka eta arriskuak eta egokitze neurrien zenbait adibide emanez. Ikerketa honen helburua mendiko larreen eredu ekologikoki eta ekonomikoki iraunkor baten sortzea da, Europa osoan zehar bildutako praktika onen sorta zabalari esker. Galdetegi baten bidez 2018ko lehenengo seihilekoan zehar testigantza, datu eta praktika onak bildu izango dira eta ikerketan partehartze handiagoa lortuko da aditu talde baten bidez, zeinak ikerketaren idaztean zehar emaitzak emango ditu.

Ikerketa hau zure interesekoa bada, ez zaitez zalantzan egon gurekin kontaktazten! Zure praktika onak gurekin partekatu ditzakezu helbide honen bidez: lauren.mosdale@euromontana.org.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

clear formPost comment