Donibane Garaziko nekazaritza sindikatuak kudeatzen dituen mendi publikoetako erretze kontrolatuen gune batera bisita

2019ko otsailaren 14an, LIFE OREKA MENDIAN proiektuaren barruan, topaketa bat antolatu zen eta, horren ondorioz, Iparraldeko mendi larreak suaren bidez kudeatzeko tresna erakutsi zen.

Donibane Garaziko abeltzaintza sindikatuaren eta Laborantza Ganbararen, eskutik, proiektu bazkideek eta interesa zuten beste eragile batzuek ezagutu zituzten praktika honen historia eskualde honetan, erretze baten gauzatzean parte hartzen duten eragileen antolaketa, beharrezkoak diren baimenak, datak, baldintzak, segurtasun neurriak eta egiteko moduak. Azkenik, aspalditik praktika hauen bidez kudeatutako eta orain dela gutxi erretako larreen gune bat bisitatu zen.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

clear formPost comment