Larreetako habitaten kontserbazioa euskal mendietan

Mendiko larreen kudeaketa zeregin konplexua da, ingurune heterogeneoak baitira, intereseko habitat eta espezie ugari biltzen dituztenak, eta nekazaritzako erabilera estentsiboaren mende daude iraunarazi ahal izateko.

LIFE OREKA MENDIANen HELBURUA da OREKA IRAUNKOR bat lortzea KONTSERBAZIOA eta APROBETXAMENDU SOZIOEKONOMIKOA bateratzeko.

Conservación de habitats pascícolas en la montaña vasca

Paisaia kultural bat

Antzinatik erabili izan dira euskal mendien goialdeak larrerako. Hala, horren erakusgarri ditugu leku horietan aurkitutako trikuharriak eta bestelako aztarna arkeologikoak. Erabilera horrek otalur zabaletako paisaia berezi bat eratu du, gaur egun erabiltzaile ugari biltzen dituena: mendizaleak, artzainak, ehiztariak eta abar.

Proyecto life oreka mendian. Un ecosistema amenazado

Ekosistema mehatxatua

Euskal larre menditarrak habitaten eta espezieen mosaiko dinamiko batez eratuta daude, eta balio handikoak dira Europako biodibertsitatearen kontserbaziorako. Leku horiek abeltzaintzaren erabilerari lotuta dagoen kudeaketa aktibo baten menpe daude eta, beraz, larratzea gutxika izaten ari den gainbehera da mehatxu nagusia bere kontserbazioari begira.

Proyecto life oreka mendian. Unos servicios a revalorizar

Balio handiagoa eman behar zaien zerbitzuak

Mendiko larreei lotutako zerbitzuak anitzak dira: Abeltzaintzatik eratorritako produktuak (gazta, haragia…), benetako paisaia, oinarrizko prozesu ekologikoen mantentzea, edo balio handiko elementu kultural materialak eta immaterialak. Funtsezkoa da zerbitzu horien balioa nabarmentzea eta sozializatzea, baita abeltzaintza-jardueraren zeregina aitortzea ere inguru horien kudeatzaile denez gero.

Oreka jasangarri bat lortzeko gakoak

Las claves para conseguir un equilibrio sostenible. Mejorar el conocimiento

Ezagutza hobetzea

  • Praktika jasangarriak mendiko larreetako habitaten kudeaketan (A1, E3)
  • Larreetako ekoizpenaren Monitorizazio Sarea Batasunaren intereseko habitatetan (A3)
Las claves para conseguir un equilibrio sostenible. Gestionar para conservar

Kontserbatzeko kudeatzea

  • Kontserbazio-ekintzen plangintza KBE bakoitzean (A2)
  • Kontserbazio-neurriak abiaraztea KBE bakoitzean (C1 – C15)
Las claves para conseguir un equilibrio sostenible. Seguimiento.

Jarraipena eta ebaluazioa

  • Proiektuaren ekintzek kontserbazio-helburuetan duten ondorioen jarraipena (D1)
  • Proiektuaren eragin sozioekonomikoaren ebaluazioa (D2)
Las claves para conseguir un equilibrio sostenible. Participación

Partaidetza

  • Tokiko partaidetza eta hedapena (E2)
  • Partaidetza, hedapen eta prestakuntza tekniko/zientifikoa (E3).
  • Proiekzioa eta prospekzioa Europan (E4).
Las claves para conseguir un equilibrio sostenible. Comunicación y sensibilización

Komunikazioa eta sentsibilizazioa

  • Gizarteari helaraztea mendiko larreen kontserbazioak duen interes sozioekonomikoa eta ingurumenari lotutakoa, bere mantenimenduan abeltzainek betetzen duten zereginaren balioa nabarmenduz (E1).
Símbolo de oreka mendian

Azken berriak

Kontaktua

Zalantzarik, iritzirik, kexarik edo iradokizunik baduzu LIFE Oreka Mendian proiektuari buruz, jar zaitez gurekin harremanetan. Zure datuak zure kontsultari erantzuteko bakarrik erabiliko direla bermatzen dugu.